Hauteskundeak 2019

...eta segi aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2019ko mai. 27a, 17:22

Bozen zenbaketa jarraitzera joan ginen tabernara eta giroa apaldu egin zen gauak aurrera egin heinean.

EH Bilduk bozkatan goia jo duela, emaitzak ez direla txarrak zioten. Ongi. Baina Nafarroako eszenatoki berriak bertigoa eman zidan atzo. Niri ez zait ezer ospatzerik ateratzen.

Herritik beti eragiten jarraituko dugu eta nik argi dut hortik etorri behar duela aldaketa sozialak. Dirulaguntzak, babesa eskaintzea zenbait afera sozialetan, zerbitzu publikoak sustatzea eta hobetzea... Horretan guztian eta gehiagoan instituzioek dute egiteko garrantzitsua, aldaketaren gobernuak jarrai zezan behar genuen. Atzera egin dugu, berdin zait batzuek botoetan irabazi izana, PSNk baitu orain baloia haren teilatuan.

Une atsekabea igarota, ordea, herriagatik lanean diharduten guztiengan pentsatzen dut, eta datorrenari aurre eginen diogula ziur naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!