Sumatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2019ko ots. 18a, 18:10

Sumatzen da mugimendua. Sumatzen da Bilbora doazen gazteengan, herrian txinurri lanak egiten dituztenengan, Korrika den itzelezko ekimena antolatzen dutenengan edota aho bizi eta belarri prest berriz izateko irrikitan daudenengan.

Askotan ezkortasunez begiratzen diogu inguruari, hobe egin zitekeen hori azaleratu eta gainontzekoa ahazten dugularik. Frustragarria da askotan egin nahi zenuen horretara ez heltzea, baina jakin beharra dugu indarrak neurtzen eta, batez ere, egiten dugun horri balioa ematen.

Euskal Herrian sumatzen da mugimendu asko, herriz herri eta herrialdeka emakumeak egiten ari diren asanbladak. Urte luze daramatenak, sortu berri direnak eta erabirretze bidean daudenak.

Sumatzen dira, batez ere, gogoak emakumeon belaunaldi guztietan martxoaren 8a iaz baino ozenago entzun dadin. Hala izango den zalatzarik ez dut eta bitartean prozesuaz gozatuko dugu, aurreprestaketaren saretze honek iraun dezan. Hala izanen dela sumatzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!