Memoriagatik

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2018ko aza. 26a, 18:56

El silencio de los otros dokumentalaren estreinua ikusteko aukera izan nuen Bartzelonan, zinema alternatiboaren jaialdian.

Almudena Carracedok eta Roberto Baharrek zazpi urteren zehar zuzenduriko lanak, frankismoaren biktimak ditu protagonista. Memoria historikoa ardatz duen dokumentala da. 77ko amnistiaren legeak ateak itxi zizkien milaka laguni pairatutako torturen, bidegabekerien eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak epaitzeko. Horrekin desados, Argentinara eraman zituzten kasuak 2010ean, erreparazio eta justizia eskean. Hori da dokumentalaren haru gidaria.

Hainbeste urtetako lanaren kalitatea eztabaidaezina da. Garbi azaldu dituzte gertakizunak eta Argentinako kereilaren eboluzioa. Salaketa kutsua du dokumentalak eta, aldi berean, metaforaz josirik dago. Irudiak eta eszena aldaketak ez dira inoiz ausazkoak. Zalantzarik gabe beste ekarpen garrantzitsu bat da memoria historikoari dagokionez.

Zuzendariak aipatu zigun dokumentala ikusi genuenok astintzaileak izan beharra genuela, jendea animatu behar dugula ikustera joan dadin. Halaxe eginen dut gaur nik. Jende askok lan honen aldarrikapenen bidean dihardu aspalditik eta El silencio de los otros beharrezkoa den beste produkzio bat da. Eta ikustera bazoazte, izan zuek ere astintzaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!