Merkatua

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2018ko urr. 29a, 18:37

Lan ibilbide laburra dut. eskasa, jakin ahal izateko nola funtzionatzen duten merkatuko trikimailu guztiek. Denetarik entzun dut: langileen arteko tirabirak leku guztietan sortzen direla, hemen edo han ongi edo gaizki ordaintzen dutela, praktikak izateko ez dagoela bat ere gaizki, ez dagokizun lanetan jarri zaituztela, oposaketak egitea aukera onena dela, kasurik hoberenean egonkortasun bat izateko.

Laburra dela aipatu dut nire lan ibilbidea. Eta hala da. Esperientzia gutxi metatu ditut eta asko ikasi aldi berean. Erran dezaket, orokorrean, duintasunez jardun dudala. Zortea izan dut ere bai, dela enpresaren profesionaltasun eta etikagatik, dela lan egiteko egokitu zaidan lantaldeagatik.

Baina laburra dudan lan ibilbide honetan merkatu ankerra ere ezagutu dut eta parez pare defendatu naiz. Baina errandakoa: ankerra da. Ez soilik emantzat dutelako hileko soldata ziztrin bat jasotzeko prest gaudela, baizik eta gure lanak gehiago ez duela balio azpimarratzeagatik eta hutsaren hurrena senti zaitezen nahi dutelako. Eta ez naiz ari multinazional handi horiez. Enpresa txiki asko ere badira egungo sistema neoliberalaren konplize. Hala galtzen da gizatasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!