Sei urte eta gero, Iñigo Cabacasen hilketari justizia printza bat eskain diezaiokeen auzia hasi da gaur. Frogak mahaigainean daude. Sei urte behar izan dituzte erantzule nor izan den seinalatzeko, jakin arren banakoak epaituagatik ere, arazoa polizia ereduan dagoela eta hori babesten duten botere harremanetan. Hara non fiskalak ez duela deliturik atzematen.
Ez luke justifikaziorik egon behar polizia batek norbanako bat hiltzeko eta etengabe hori bilatzen dabiltzala, inpunitate osoz. Aski dute behar bezala jokatu zela argudiatzea, haien indarkeria zilegia delako. Hamarkadak daramatzate Polizia egiturek zigorgabetasun osoz herritarrak jipoitzen. Cabacasen hilketa ez da ezusteko istripu bat, biolentzia legitimo horren ondorio baizik. Hori saltzeari ez dio utziko euskal gizarteak.
Gaur, azken sei urtetan bezala, Cabacasentzako justizia aldarrikatzeko eguna da, bere gurasoen duintasuna balioestekoa. Horixe da, nire irudiz, gaurko irudia: auzitegiaren parean Cabacasen ama eta aitari justizia eskean herritarrek harrera egin dieteneko momentua, babes hori ez delako inoiz desagertuko.