Urteurrena oroitzeko hainbat irudi

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2018ko urr. 1a, 17:35

Urriaren 1a askoren memorian gelditu da. Katalan herriak haren duintasuna erakutsi zuen eta halaxe egin zuten atzo ere milaka lagunek kalera irteten.

Urte bat bete den honetan, oraindik pil pilean dago borroka. Iragan larunbatean une latzak izan ziren, mossoek hainbatetan kargatu baitzuten manifestari antifaxisten aurka. Halere, goitik behera kolore anitzez margoturiko mossoen aurrean jendea argazkiak ateratzen ikustea, irudi poetiko bezain surrealista iruditu zitzaidan.

Urriaren batak bestelako milaka irudi utzi zizkigun. Bereziki hunkigarriak ziren, esaterako, jende heldua bozkatzetik irteten zeneko uneak. Gaur, tarte honetan, aipatu nahiko nuke mila istorioren artean bat.

Urriaren bataren bezpera zen, Graziako eskola batean. Bertan ginen hurrengo eguneko kontsignak entzuten. Halakoan 30 lagun inguruko talde bat gerturatu zen. Isiltasuna, orduan. Zertara zetozen galdetu zieten eta horiek erantzun, gaua eskolan haiekin pasatzeko asmoz zetozela, ahalik eta jende gehien behar baitzen hausteslekuak babesteko. Euskal herritik zetozen 30 kide ziren. Isiltasunari jarraitu zion txalo eta algarak inori oiloipurdia jarriko lioke eta barneraino hunkitu. Erran ohi den moduan, elkartasuna baita herrien arteko xamurtasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!