Arkatza zorroztu, buruan buelta batzuk eman eta paperaren gainean hasi naiz gaurkoan ere. Azken hiru ikasturte hauetan bezala, ezabatu ditut lehen lerroak, borroiez bete orrialdeak , bota dut zakarretara baten bat eta hasi naiz berriro ere. Zalantzaz beterik baino ausart, eta gaurkoan azkenekoa izateagatik, ez zen gutxiagorako izanen.
Orain dela hiru urte luze tarte honetan aritzeko proposamena jaso nuenetik hamaika pasarte izan ditugu gurean eta saiatu naiz gazte baten ahots eta begiradaz iritzi bat osatzen eta zabaltzen., batzuetan tiro zehatzez eta bertzeetan, hor nonbait, nire nebulosan galdurik.
Orain, atseden pixka bat hartzeko tenorea ailegatu da, arkatza lasai uztekoa, baino esperantza daukat tarte honetan arkatz zorrotzez idatzitako gazte iritziak aditzea. Bukatu aitzin, eskerrak eman Lohizune eta Reyesi aukera emateagatik, plazera izan da zuekin tarte hau partekatzea; Euskalerria irratiaren proiektua posible egiten duzuenei; Lorea eta Aneri, inspirazioaren faltan gai-jartzaile finei. Sarri artio.