Ez diegu udaberria bahitzen utziko

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2023ko mai. 3a, 20:43

Maiatzarekin batera eztanda egin dute gure basoetako pago eta haritzek, berdea, eguzkia, xorien mintzoa, errekak alaiki mendian beiti. Udaberriarekin batera ernatzen da ama lurra, alaitzen zaizkigu bihotzak atzean utzi dugun negu iluna garaiturik, geroz eta egun luzeagoek San Juan gaua iragartzen digute eta herrietako karrika eta plazak irriz eta doinuz betetzen hasiak dira dagoeneko. 
Aurtengoa ere, ederra izaten ari da, baino bada negu beltz, hotz eta zatarrera bueltarazi nahi digun hodeirik ere. Aski ezagunak dira horrelakoak gurean, Euskal Herrian, zoritxarrez. Berriro ere, hotza eta iluntasuna inposatu nahi dizkigute,  Aitor eta Galder eraman eta zuloan sartu. Bai, 2023. urteko primadera eder honetan. Negua gorrian iltzaturik nahi gaituztenen aitzinean, maitasunaz, elkartasunaz eta borrokaz eginen diogu bide udaberriari. Libre utz ditzatela Aitor eta Galder.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!