Bizitzeko modu bat
Zer da bizitzeko modu bat? Badugu nahi dugun bizitzeko modua aukeratzerik? Seguraski ez, eta agian, bai, agian bizitzeko modu bat inposatu digute.
Prekarietatea eta miseria, kaosa eta espektatiba eza, indibidualismoa eta kontsumo basatia, gurasoen etxean bizi behar izatea eta hamaika zapalketa jasan behar izatea. Agian, ez ditugu aukerarik ez baldintzarik nahi dugun bizimodua aukeratzeko, baino zorionez, badugu aukera bizitzeko modu horretan amets egiteko. Amets egin eta kontraboteretik elkarlanean eraikitzeko, bide horretan elkar zaindu, elkarrekin konspiratu eta ospatzeko. Finean, sistema honi alternatiba bat eraikitzeaz ari gara.
Egungo kontestu soziopolitikoan lan makala denik ezin uka. Horregatik, hamarkada batez txikitasunetik horretan ari garela ospatzekoa da, 10 urtez ernai. Hori izanen da gazte antolakundeak urteurren honetan antolatu duen topagunea. Bizitzeko modu baten aldarria, gure bizitzeko moduaren aldarria.