Euskaraldia bertan da, ahobizi eta belarriprestok karrikak hartuko ditugu egun gutxiren buruan eta euskaraz blaituko ditugu hiri, auzo eta herrietako karrikak.
NUPeko ikasleren batek jantziko du txapa, unibertsitatera iristean ordea, gaztelania hutsean jasoko du klasea. Nire herriko guraso euskaldunek ere jantziko dute txapa, baino ETB 3 pizterakoan pantaila beltz eta beldurgarria aurkituko dute. Milaka izanen gara txapa jantziko dugunak, medikuarengana joan eta txapa kendu beharko dugun arte, ez baitigu ulertuko; eremu euskaldunean ere ez.
Euskaraz bizitzeko hautua ez da lan makala herri zahar honetan eta hori da II Gaztealdiaren helburuetako bat: hizkuntza gatazka azaleratu eta euskaraz bizitzea ez dela hautu indibidual soil bat erakustea. Abenduaren 14tik 17ra burutuko da gazte ekimen masibo hau. Hitz egin dezagun ekintzez, jantzi dezagun txapa eta hartu ditzagun karrikak. Gaztealdia hemen da! #EuskarazBizikoGara