Kitto. Amaitu da ikasturtea, udaberriak egin du bidea eta fite ailegatuko da San Juan bezpera. Uda giroa karriketan, San Ferminen eskaileratxoaren goialdean eta besta gogo nabaria gazte, haur zein heldu artean.
Jadanik Iruñeko auzo zenbaitek ospatu dituzte haienak, eta ongi ospatu gainera! Tartean ez dira faltatu Mayaren udal gobernuaren oztopo eta debekuak. Atzokoan aditzera eman zuten Herri Sanferminetako lagunek aurtengoan ez dela jai-espazio alternatiborik izanen; ez erdigunean, ez Runan. Iruñea grisa bueltan da. Herri mugimendua isilarazten eta zokoratzen abila den jende normala bueltan da, eta ohi legez, alternatibo eta euskal izaera duen ororen aurka dabiltza. Bitartean, euskaldunon hiri buruzagia haien txiringito pribatua bailitzan, makro botiloi probatua antolatu dute Mayak eta lagunek Gazteluko plazan.
Oztopoak oztopo, jai eremutik bertzelako hiri eta bizi eredu bat eraikitzen jarraituko dugu. Pastu uda on, jai herrikoietan elkartuko gara! Izan ongi!