Lekukoa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2022ko api. 7a, 17:36

Ttipi eta ttapa, ttipi eta ttapa hortxe dabil Korrika, gure herriko txoko desberdinak zeharkatzen. Zer nolako indarra duen herri egitasmo honek, zeinak herri oso bat batu eta hau hunkitzeko gain den. 
1980. urtean abiatu zen lehenbiziko aldiz euskararen aldeko lasterketa Arantzazutik. Bidean hamaika oztopo eta debeku aurkitu baditu ere, ez dira gutxi izan, herri baten konpromezua eta maitasuna aurkitu ditu batez ere. Etxekoei aditu diet gure aitatxi zenak, bertze lau lagunez lagundurik, eraman zuela lekukoa lehenbiziko Korrika hartan Auritzitk pasatzerakoan. Edizio berdinean igo zen Karmele furgonetara, eta ordutik hortxe dabil, euskalakarioi irrintziak eta animoak eskaintzen. Zer ginateke lehen zoro zoragarri horiek gabe? Nekez imajinatuko zuten ordea, lehen korrika hartan parte hartu zutenek egun duen atxikimendua eta sortzen duen zirrara berezi hori. 
Imajinatuko luke aitatxik 42 urteren ondotik haren bilobok lekuko hori bera eramanen genuenik? Hamarnaka lagunek 22.  Korrikari Auritzen harrera eginen genionik? Batek daki. Bidea egin dutenei eskerrak, bidea egiten jarraitzea dagokigu. Lekukoa ez dadila eten, euskara aurrera!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!