Joareen doinuak izan dira protagonista azken egunotan, hartza ere esnatu egin da, kolorez bete ere gure herrietako karrikak. Negu beltz eta ilun honi aurre egin diogu, eta aurki, poliki-poliki, hasiko da amalurra ernatzen.
Gure hiri eta herrietako karrikak ere, amalurrarekin batera ernatzen hasiak dira. Iragan den asteburuan adibidez, gobernu patronal eta sasi sindikatuek adostutako lan erreformari ezetz errateko bete ziren hegoaldeko hiriburuak. Gazte langileok ere egoera kaxkarra bizi dugu, etengabeko prekarizaioa, etorkizun iluna eta espektatiba eza dira gure egunerokoa. Euskaldun eta euskaltzaleok ere, haserre; euskararen aurkako etengabeko erasoei, gobernuak euskararen dekretu berria gehitu die eta UPNren garai ilunenetara bueltatu garela ematen du.
Arrazoi nahiko negu ilun eta luze honetan bildu ditugunak, haserrea antolatzeko eta udaberriarekin batera gu geu ere ernatzkeo eta kaleak hartzeko.