Hurbil dago India

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2021ko abe. 23a, 17:29

Dena ilun ikusten dugun honetan, badira munduko txoko desberdinetan esparantzarako albisteak, ordea, komunikabideek horrelakoak ezkutatzen ohi dizkigute, guregan esperantza piztuko dutelaren beldur segur aski. Txiletik dator notizia azken egun hauetan, Boric ezkertiarrak aise irabazi baitizkio eskuin neoliberalari hauteskundeak. 
Indian bertzalde, urte luzeko grebaren ondotik neoliberalismoaren politikei aurre egin diete bertako baserritarrek. Mobilizazio jendetsu eta gogorren ondotik prezioak eta merkatua liberalizatzkeo hiru legeak bertan behera gelditzea lortu dute. 
Etxean, ezinean dabiltza laborariak, itolarrian. Sistemak ezarritako joko baldintzek eta landa eremutik geroz eta aldenduago bizi den jendarteak, kinkan jarri dute lehen sektorea. India urrun dago, baino seguraski irakaspenen bat edo bertze ongi etorriko zaigula. Urte berri on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!