Arratslde on, bigarren eguna du gaurkoan euskararen aldeko kanpaldiak. Atzo abiatu zuen NUPeko Euskara taldeak Arrosadiako kanpuseko sarrera batean eta jada hamarnaka lagun bildu ditu.
Euskararen gaiaren garaia dela aldarrikatzen ari dugu ikasleok egun hauetan eta proposamen zehatzak bota ditu euskara taldeak, 34 urte direlako euskararen gaia atzendu zuela unibertsitate honek eta aunitz dira, gehiegi.
Ikasle mugimenduko eragile guztien babesa jaso du euskararen aldeko borrokak. Bai, ongi entzun duzue, eragile guztiak batu dira eusakraren aldeko borroka honetara. Eta ez da gutxi, izan ere, egoera irauli nahiean eta Nupen euskarak behar duen lekua izateko borrokan gabiltza.
Larunbatean 12:00tan hitzordua dugu Baratxurien plazan. Bertan ikusiko garelakoan, segi ongi!
Unibertsitatea euskaraz orain!