Aurreko legegintzaldian ezagutu genuen askok, egun, Nafarroako gobernuko hezkuntza kontseilaria den hooligana. Bolo-bolo ibili ziren sareetan, garaian alderdi sozialistaren bozeramailea zenaren esukararen aurkako diskurtso bortitzak.
Legegintzaldi honetan, ikusi dugu euskareren aurkako borrokan burubelarri dabilela. Zoritxarrez, euskara ez da hezkuntza kontseilariaren obsesio bakarra; pirinioko ikasleak ere jarri ditu jomugan. Ikasturte honen hasieran Garraldako eskolako garraioan murrizketak egin eta ikasleak egunero ia bi orduko bidaia egin zezaten saiatu zen. Hezkuntza komunitatearen eta herritarren mobilizazioari esker, zorionez, murrizketak gelditu eta garraioa iraganean bezala mantendu zen.
Aste hauetan berriz ere zentroan, prinioko ikasleak. Oraingoan, 2013tik batxilergoko institutua aukeratzeko dugun eskubidea bertan behera utzi du kontseilariak, horrek ekarri ditzazken ondroio kaxkarrekin. Berriz ere, bigarren mailako herritar. Eta hau da, ustez, despopulazioaren aurka egiten duen gobernuaren politika. Hau da hezkuntza kontseilari hooligan bat izatearen ondorio.
Gimeno Nafarroako Gobenutik, at!