Lore sorta bat

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2021ko api. 21a, 15:08

Ez dira aski izan Itoiz, Nafarroako Ubidea, AHT, Cirucito de Los Arcos eta abar luze bat. Diru gosez jarraitzen dute  aunitzek eta hori asetzeko berdin zaie gure lurraldea suntsitzea. 

Oraingoan pilota, pilotazo urbanistikoa, Baztan aldean dabil. Baino baztandarrak ez daude prest. Haien herrien eta amalurraren defentsan tinko dabiltza eta momentuz haien eskuetan dute pilota. Geldirik.

Eredugarria izaten ari da egun hauetan baztandarrek, batez ere gazteek, aitzinera eramaten ari duten borroka. Konpromisoa, determinazioa, grina… zenbat aditz kabitzen diren Lekaroztik ailegatzen zaizkigun irudietan. Lehengoan gazte batek lore sorta eskaini zion txapelgorri bati, ez zion graziarik egin kaskodun petraldunari. Aunitzek kritikatu zuten, hippismoa egotzi zioten, baino gure borrokek aunitzetan edan dute hippismotik eta horrelakoetan ezin dugu bat bera ere baztertu. Zer izan zen Itoiz? Zer izan zen Intsumisioa?

Zenbat adierazten duen gazte horrek egin zuen keinua, borroka hau badelako gure herria eta mundua ulertzeko bi manera parez-pare jartzeko ariketa sakona. Eutsi gazteak! Geldituko duzue, geldituko dugu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!