Kondenaren zirimolan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2021ko ots. 24a, 15:25

Ikusi dugu egun hauetan nola gazteon amorru eta haserreak eztanda egin duen eta kaleak hartu ditugun. Bertzaldean politiak ikusi ditugu, kolore guzietakoak, eta hauek protestan izrenei bortizki orldartu zaizkiela. 

Kontenedoreek su, harriak batetik bertzera, bainta borrak, gomazko pilotako eta foam jaurtigailuak ere. Hauek gainera, manifestariengan ondorio fisiko larriak eraginez. Azken egun hauetan ez gara gazteak izan oldarraldi hauek jasan izan ditugun bakarrak, haien lanpostuen defentsan ziren langileek ere, lehen pretsonan bizi izan dute biolentzia polizial neurgabea. 

Honen ondotik etorri dira enpresaburuen adierazpenak langileen jokabidea gaitzetsiz, kolore politiko aunitzetako buruen adierazpenak, gazteen "jarrera biolentoa" salatuz eta gertatutakoa kondenatuz. Egun hauetan argia ikusi dute Mikel Zabalza torturapean erail zutela ziurtatzen duten audioek, eta oraingoan kondenazale amorratuak ixil. Izan ere, poliziaren jarduna beti da bidezkoa eta hau, ez dago kondenatu beharrik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!