Bide okerretik

Erabiltzailearen aurpegia Unai Irigarai 2021ko urt. 27a, 18:03

Martxoan lehertu zen dena, Covid-19ak eragindako osasun krisiak gure bizitzeko modua erabat aldat zuen, egun batetik bertzera. Honi, hasteko zeuden krisi ekonomiko eta sozialaren bizkortzailea izan dela gehitu behar diogu eta ondotik, krisi politiko nabarmena etorriko dela. Hau da, sistema bere osotasunean kinkan izanen dela. 

Krisiak aukera izaten dira gizartearen sektore aunitzendako, egiturazko aldaketak bultzatzeko adibidez. Eta horren inguruan ari dira elkarte eta mugimendu desberdin ugari, izan ere ezin dugu atzendu honen guztiaren atzean amalurraren abisua dugula eta errotik aldatu behar ditugula gure bizi ohiturak, baino batez ere gure kontsumo ohiturak.

Askok hasiak dira kontsumo arduratsurantz mugitzen, gure herri eta lurrarekiko errespetuz aritzen diren ekoizleak kontuan hartuz. Bertze mugan ordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorena dugu, azken urtean ez duena deus ulertu eta krisi honetara ekarri giatuen eta honetan sakonduko duen abeltzaintza eredua hauspotu duen gure lurraldean, izan ere, 7200 behik osatutako esplotazioari biden eman dio. Gure herrien, osasunaren eta ekonomiaren kaltetan izanen da, ez doaz bide onetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!