Elurra ez ezik, kotxe pilaketa handiak izan ziren pastu den zubian Auritz eta Orreaga inguruetan. Elurra kentzeko makinen lana oztopatuz, abeltzainen traktoreak bordetara iristeko bidea zailduz, orokorrean elurrak eragiten dituen oztopoen gehigarri bai izan ziren gure inguruetan jasandako auto pilaketak.
Lehenbizikoa aldia izan da gurean horrelakoak bizi izan ditugula, baino ez da horrelako egoerak eman diren leku bakarra, ikusi Zamariaingo miradorea edota bardeak edozein asteburutan.
Ustez egin behar duguna egiteko mobilizatzen gara autoetan, izan ere, gure kotxe propioek nolabaiteko askatasuna ematen digute; denak leku berdinera joateko aukera ematen digu baino beti gure indibidualismotik. Kontuan hartu beharko dugu, kotxeak ematen digun askatasun hori kontrolatzeko beharra dagoela. Autoak ematen digun abstrakzio horrek, ezin baita bihurtu guk edozer, edonon eta edonoiz egiteko ustezko eskubidea. Gure nahi eta interesetatik haratago begiratzeak, noiz behinka bada ere, komeni egiten digu.
Urte berri on!