Ari gara, poliki-poliki, euskaraz, hizkuntza ohiturak aldatzen, gehiago gehiagorekin eta gehiagotan, alegia.
Aurreko astean ordea, 9 gazte izan ziren euskarari heldu ziotenak, herri txiki honetako txoko eta bazter desberdinetako gazteak 8 egunez euskara hutsean biziteko erronkari eutsi zioten. Ondorioak ondorio, argi gelditu da euskaraz bizitzeko oztopo ugari ditugula gazteok eta jendarteak orokorrean, hau da, nahi dugula baino ezin dugula, edo ez digute uzten? Oztopo ugari instituzioetatik heldu dira, egunotan txapa soinean daramaten instituzio horietatik. Positiboa da hauek ere txapa janztea, baino badu "postureoaz" aunitz eta euskarak ez du aski honekin.
Euskarak, hizkuntza oro bezala, hiztunak behar ditu eta gure kasuan gainera, urte luzeetako politika linguistiko baztertzaileen ondorioz sortu diren desberdintasunak gaindituko dituzten politika errealak behar ditugu.
Hala eta guztiz ere, traba guztien gainetik, argi gelditu da gazteok euskararen oraina eta etorkizuna garela eta guk ere euskaraz bizi nahi dugula. Zorionak 8 egun hauetan euskaraz bizi izan diren gazteei, ez dadila haria eten!