Ikasturte baterako aterabidea eman die Gimeno jaunaren kontseilaritzak Abuarregaina eta Garaioako gurasoei. Ikasturte honetan bederen, eskolara joateko garraio duina izanen dute, Oroz Beteluko haurrek ez bezala. Guraso, irakasle eta zonaldeko bizilagunek egindako borrokari esker hezkuntzako kontsilaritzak atzera egitea lortu dute eta aurreko ikasturteetako zerbitzua mantenduko da. Baino kasu, mehatxuka dabiltza Gimeno eta konapinia. Abisua bota dute; hurrengo urtean nahiz eta zalaparta sortu, baliabideak optimizatuko dituztela, hau da, murrizketak izanen direla.
Alferrikakoa da Nafarroako Gobernuak despopulazioaren aurkako diskurtsoa erabiltzea, Pirinioko plan estrategikoa delakoa martxan jartzea eta praktikan Pirinioetako herriteako bizilagunen bizi baldintzak okertuko dituzten murrizketak egitea.
Gainera, Pirinioetako haurren eskubideen aldeko borrokan aritu direnei mehatxuka aritzea traketxa da, eta oso.