Abiadura

Erabiltzailearen aurpegia Unai Alava

Trumpek midterms hauteskundeak galdu ditu. Lulak Bolsonaro garaitu du Brasilen. Hirurogeita bederatzi lagun hil dira tren istripu batean. Hiru langile zendu dira Pitillasen. Ministro batek dimisioa eman du. Greba orokorra deitu dute. Etxebizitzaren aldeko lehen akanpada indarrez desegin dute, Gasteizen egin zuten bezala. Maricarmen hil da. Estatuko ezkerrek ez dute hauteskundeei begira akordiorik lortu. Osasunak beste partida bat galdu du. Frantzian ikasleen protestek jarraitzen dute.

Abiadura handiko bizitza.
Horrenbeste zarata dago, ezen entzuteari utzi diogula ematen baitu. Gertakari bakoitzak aurrekoa estaltzen du; albiste bakoitzak aurrekoa irensten du. Horrela, dena gertatzen da, eta aldi berean, ezer ez dela gertatu dirudi.

Azaroaren 5a da. San Saturninerako, agian, gobernu berria izango dugu. Eta gero, hurrengo albistea. Hurrengo zarata. Hurrengo ahanztura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!