Oro errana

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2022ko eka. 14a, 10:17

"Oro errana da, aspalditik", Angel Erroren arabera. "Oro errana da, baina ez nik". Eta halaxe gabiltza, errana dagoen guzi hori erran nahian, eta batzuetan ez ote dugun errateagatik erraten, ez besterik. Eta zenbat erran, aurretik pentsatu gabeak ere. Zenbat erran, iruzkin edo txio irakurtzen ditugun egunero publikoki iritzia plazaratzerik ez dela salatzen. Zenbat erran ustel, usteak baizik ez baitira. Edozein iritzi edo irudi etengabe argitaratzeko behar ase ezina duen espeziea gara?

Eta hemen nago ni ere, erranak direnak nire modura erran nahian: paper zuri baten aurrean belauniko, erratea behar bihurtuta, tarteka. Ez ote dudan nik ere dena errana; ez ote dudan errateagatik erraten orain erraten dudana. Ez ote duen beste norbaitek erran beharko bide honetatik beste batzuek dagoeneko erran duguna.

Udan deskantsatuko dugu pixka bat. Bukatuko dira iritzi erauntsiak, eta baliatu genezake gelditu eta pentsatzeko. Erran aurretik, pentsatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!