Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2022ko api. 5a, 12:37

Elurrak, ekaitzak edo haizeak gelditu ezin duen zoro zoragarrien Korrika jasanezin zaie euskaldunon kontrako fobia garatu dutenei. Ez da harritzekoa, haiek nekez lortuko lukete hainbeste jende biltzea lasterketa luze batean lekukoa eskuz esku pasatzeko. Eta ez behin; 22. aldia du Korrikak.

Gehiago kezkatu naute Uxue Barkosen hitzek, "irmo" gaitzetsi baitu Korrikaren ibilbidean euskal presoen eskubideen aldeko banderak agertu izana. Hori Korrikaren erabilpen "maltzurra" omen da haren ustez, Korrika "euskararen jaia" baita, "besterik ez".

Ez dakit nor den Geroa Bai Korrika zer den eta han parte hartzen dutenek zer egin behar duten esateko, baina Geroa Bai bada nor sostengatzen duen gobernuaren jarrera gaitzesteko, ez baitu euskararen ezagutza bermatzen herritar ororentzat; ez baititu euskaldunon eskubideak onartzen lurralde osoan. Hitzekin, hitza ez ezik, ekintza ere aldarrikatu du aurten Korrikak. Barkosek bazuen zer aldarrikatu Korrikaren biharamunean, baina erosoago zaio fokua desbideratzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!