Trapuak idortzen

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2022ko mar. 1a, 12:52

Inauterietako asteartea dugu gaurkoa, ospakizunak bukatzeko egun ofiziala. Iragan dira maskara zaharra atzean utzi eta berria janzteko baliatu ditugun inauteriak, 2020koen pare herri askotan.

Panpinak erreta bukatzen dira inauteri anitz, aurreko urteak ekarritako txarra atzean utzi eta udaberriari gogoz heltzeko. Sua izaten da gaitzak uxatzeko modu bat, purifikatzen lagunduko gaituelakoan. Sua suntsiketa da, baina errautsaren lekuan beti loratzen da bizitza. 

Iruñean Zitala erre zuten atzo, lehen Mari Trapu deitzen zutena, eta trapuak ere ederki astindurik badoa aurtengo inauteria. Ezten zorrotza dutela aski garbi erakutsi zuten kokobeltzek igandean; denentzat badutela zer esanik, baita haien buruez irri egiteko gaitasuna ere. Trapu zikinak etxean garbitzen direla esan ohi dugu, eta etxekoekin garbitu ditu Iruinkokoak, plaza publikoan bada ere. Izan da biktimarik bidean: RIP biziki aküratüa. Baina errauts horietatik ere loratuko da bizirik. Trapuak garbituta, idortzen utzi dituzte Santa Ana plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!