Abendu hondarreko kronika

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2021ko abe. 23a, 12:46

Atzo besta zen nagusi Iruñean. Eskolen bukaerari euskal jaia deitzen diote, eta baserritar jantzita doaz ikasleak. Eguberri besta ere izan zitekeen, baina "la euskal jai" da. 
 
Lagun talde kozkor bat dago Donibaneko Burger Kingen baserritar jantzita. Bien bitartean sare sozialek su hartu dute Espainiak maskara karrikan derrigortuko duelakoan. Denak ados, Twitterren historian lehenbiziko aldiz? 
 
Azkenean badirudi ez dela deus aldatu maskararen erabilerari dagokionez. Ez da aldatu ere argi indarraren prezioaren garestitzeari dagokionean: sakelen etengabeko hustea. 
 
Aldi berean birusa gozo-gozo dabil: gaur 1.500 kutsaturen berri eman dute Nafarroan. Zorionez, txertoak balio izan du seigarren olatuan hala moduz surfeatzeko. Ea 2022ra ito gabe ailegatzen garen. Hori eskatuko diogu Olentzerori gaur eta bihar Iruñeko auzoetako karriketan. Zuhur, maskara eta distantziarekin, baina bizitzea "hau pasatzen den egunerako" utzi gabe. 
 
Ongi pasa oporrik baduzu, eta urte berri on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!