Azeri hegalariak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2021ko ots. 12a, 11:30

Azeri hegalariaren berri izan dut Joxerra Aihartza biologoaren hitzaldi batean. Saguzarrak dira, orain pagaburu bihurtu ditugun animalia horietako espezie bat. Izena adituta kokoxurien azeri maskarak etorri zaizkit burura oharkabean, airean hegan egiten duten gonak jantzita. Aurten Alde Zaharreko karriketan barna azeri maskararik ez dugu ikusiko, maskara musuan jantzita derrigorturik dagoen garaietan.

Iruñeko Udalak ez du inauterietako ekitaldietarako baimenik eman segitzeko dagoeneko ohiko bihurtzen ari den bizimodu zurrunbilo arauez eta debekuz josiarekin. Lanetik etxera, etxetik lanera. Pandemiak gogor kolpatu du mundua.

Baina izurriari izurriarekin erantzuten diogu guk. Arau eta debekuen hari finaren gainean dantzatzea dagokigu, errespetuz eta segurtasunez beti ere. Iturenen eta Zubietan joare hotsak nola adituko ditugu makilak dantzan igandean. Ezin diogu errituari uko egin, zuen gordelekuetara sarearen bidez sartu behar badugu ere. Fisikoki banatu gaituen gaitzak ez dezala gure komunitatea eraitsi. Pandemia garai betean, inoiz baino zentzu handiagoa baitu inauteriak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!