Gora San FerVIP!

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2021ko ots. 5a, 11:42

Zentzuak ez du beste aukerarik eskaintzen: aurten ezin izanen da sanferminik ospatu. Maria Txibite lehendakariak ere bota zuen, eta bete ezineko itxaropena piztea "arduragabekeria" litzatekeela gaineratu. Haserre erantzun zuen Enrique Maiak. Beretzat nahi zuen Arias Navarro momentua sanferminen iragarritako heriotzaren berri emateko. 

Kasketa hartu du, eta zapi gorria astintzeari ekin dio, hori baita hobekien egiten dakiena: sanferminei buruz hitz egitea, alegia. Iradoki du uztailaren 7an zezenketak egon litezkeela, noski, bera buru. Hala, iazkoa sanfermin esklusiboen entsegua baino ez zen izan. Gustua hartu zion protagonismoari, itzalpera kondenatu zezakeen besta zuri-gorririk gabe, kameren aurrean inoiz ez bezala egin zuelako dir-dir alkatearen irudiak uztailaren 6an eta 7an. 

Sanferminak neurrira eta neurrian. Pertsona normalentzat, batzuentzat. Meza eta zezenketak, zertarako gehiago? Gora San FerVIP!

Edo gora San FerCOVID?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!