1978. Iruñea. "Prestatu bokatxa guziak eta jaurti energia guziekin! Ahalik eta gogorren. Ez arduratu inor hiltzeaz"
2012. Bilbo. "Sartu daukazuen guziarekin"
2021. Donostia. "Jotzeko egingo dugu tiro!"
Azkenengo horretan, zorionez, poliziak ez du inor hil. Sumatuko zenutenez, uhinetan edo sakelakoetan grabatutako esaldiak dira irakurritakoak, polizia operazioetakoak.
Halakoak beti dira neurrikoak agintarien ahotan, saihestezinak sarri. Are, esan liteke bataz besteko mailatik behera dagoela polizia jarduna, Idoia Mendia parafraseatuz. Poliziak neurrian, bataz bestekotik behera jotzen duela, torturatzen duela edo hiltzen duela.
Basamortu zinikoan isiltasun erabatekoa dago. Pilotak eta plastikozko poltsak bueltaka dabiltza zoru etikoan. Eskerrak mozalen gainetik jendeak polizia grabatzen segitzen duen komisariatik kanpo daudenean. Barruan, aztnugal eskatzea baizik ez da geratzen, bataz beste gehiago torturatu dela argitu dadin.