Zaunk!

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2021ko urt. 15a, 11:54

 
Txiolari erdaldun bati harrigarria eta irrigarria iruditu zaio euskaraz idatzitako afixa batean animalien onomatopeiak euskaraz agertzea. Zakurrak 'zaunk' egitea, hain zuzen ere. Izan ere, jakina baita hizkuntzarik menperatzen ez duten animalien hotsak gaztelaniaz baizik ezin direla adierazi. Gainerakoak itzulpen xelebreak dira. Nola eginen du txoriak 'txio' edo 'tweet'? 'Tweet'? Benetan? Pio egiten du.

Euskara ez dute hizkuntzatzat. Folklorea da, politika gehienez ere, baina ez hizkuntza bat. Horregatik, oso ohikoa izan da erdal kazetariek euskal abeslariei zera galdetzea: "Zergatik abesten duzu euskaraz?" Guk gure ohiko hizkuntza ikusten dugun tokian haiek oztopoa edo muga baizik ez baitute ikusten. Eta hamaika aldiz eman behar erantzun madarikatua.

Eta hamabi ere ikusi ditugu azkenean! Euskarazko telebista publikoan gertatu da: nafar euskaldun batek beste bati esan dio ez dezan euskaraz kantatu. Musika elektronikoak belarria hobe goxatzen duela ingelesez.

Ingelesak eta gaztelaniak munduko ateak irekitzen dituela sinestarazi digute. Ez dira ohartu euskarak mundu bat irekitzen digula?

 
--
Iker Tubia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!