Zorionak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko abe. 18a, 12:11

Krudela izaten da abendu hondarra askorendako. 'Zorionak!', han eta hemen. Zoriontsu izateko egunak dira Eguberriak, ezin da bestela izan. Zoriontasuna delako familiarekin biltzea, gehiegizko bazkari eta afariekin bapo jatea, opari txatxuak jasotzea eta kontu korronteari begiratu gabe dirua gupidagabe xahutzea.

Aurten mugaturik egonen dira halakoak, baina, hala ere, Eguberriak dira, zoriontsu izateko egunak, eta azken boladan gure harremanak, jarduerak eta bizitzak arautzen dituztenek erabaki dute egun bereziak direla, salbuespenak egiteko egunak. Esaterako, etxeratzeko ordua atzeratuko digute. 

Mahaiaren bueltan familia biltzeko baimena dugu. Haiek erabaki dute noiz eta norekin. Eguberrien inposizioa, are nabarmenago. Azkenean ogi apurrak emanen dizkigute: Nafarroatik kanpo bizi den gertuko pertsona batekin elkartzen ahalko gara. Norberak interpreta dezala gertuko hori nahi duen bezala. Urtarrilaren 2tik aurrera, etxekoak etxekoekin. 

Haien arauak eta mugak familia nuklearraren neurrira eginak daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!