Gidoi txarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko aza. 6a, 11:45

Jende normalaren agintaldia ailegatu zen, eta, argi zuten zer zen garrantzitsuena: anormalen agintaldikoen oinarrizko balioak eraitsi eta jende anormalari nork agintzen duen garbi erakutsi. Eta hala ari dira Navarra Sumakoak Iruñean. Euskarak jaso zuen egurra lehenbizi, eta auzoek eta bertan aspalditik ehundu diren sareek jasoko dute orain. Aspalditik sekulako lana egiten ari diren prebentziozko ekintza komunitarioan ari diren taldeen kontra egitea tokatzen da.

Telesail bat balitz, kritikariek ez liokete balekoa emanen. Aurreikusten sobera erraza baita legealdi honen gidoia. Ez genituen alferrik eman hainbeste urte eskuinaren aginte makil(kad)aren menpe.

Baina, hala ere, iduri du askok nahiago dutela telesaila nondik nora doan ez ikusi, eta Esporrin anderearen PSN azkenean ezkerrera lerratuko dela sinetsi. Onartu dezagun behingoz, ez da istorio birarik izanen. PSNk betiko gidoia jarraituko du azken punturaino, gidoia txar-txarra baita. Beraz, prestatu ongi lubakia, pankarta ateratzeko eta irudimena lantzeko garaiak baititugu aurretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!