Ez gaude hain ongi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko urr. 9a, 11:52

'No estamos tan bien' (Ez gaude hain ongi). Hala deitzen da Ruben Serranok idatzi duen liburua. LGTBI jendeak sufritzen duen diskriminazioaz idatzi du, zenbait pertsonen testigantzak bilduta. Elkarrizketa batean aipatu du diskriminazio hori historikoa, kronikoa eta sistematikoa dela Espainian. Berdin esan genezake beste toki batzuei buruz, noski –Euskal Herriari buruz, esaterako–.

Hori da Serranok gogorarazi nahi duena: ez gaudela hain ongi, edo gaizki jarraitzen dugula. Oraindik eskolak, kaleak eta etxeak ez baitira toki seguruak jende askorentzat. Asteon 17 urteko neska bisexual batek bere buruaz beste egin du Galizian, bere kontrako jazarpena jasanezina baitzen. Baina, Euskal Herrian ere, duela bi urte Ekai gazte transexualak bere buruaz beste egin zuen Ondarroan.

Bien bitartean, Skolaeren etsaiek onartu dute jo puntuan dituztela Iruñeko sarreretan indarkeria sexista gaitzesten dituzten kartelak, "begi bistakoa baita ez dugula erasorik onartzen". Baina, begi bistakoa den bakarra da gizartearen parte handi baten kontrako jazarpena ez dela anekdotikoa. Ez ditzagun gure buruak engaina; ez gaude hain ongi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!