Asko dira herri honetan hitzetik hortzera eta belaunaldiz belaunaldi igaro diren egia ukatuak. Asko dira mundu guziak jakin arren, isiltzen direnak. Horietako bat da X jaunarena. Berriki argitara eman diren CIAren paper batzuek diote hemen denek (edo ia denek) bagenekiena: alegia, X baino G zegoela GALen atzean.
Kare biziaz hitz egiten zuen Unidas Podemos-ek, orain ez du nahi Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohia ikertuko duen batzorde bat Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Izan ere, "mundu guztiak daki zer gertatu zen". UP-en jarrera epelketetan ere zaharrak berri.
Bien bitartean, hemen asko uztailera begira gaude, ez baitakigu zer gertatuko den. Hor ere, bada ukaturiko egiarik. Denek dakigu 1978ko uztailaren 8an zer gertatu zen. Baina, aurten ere, justizia eskatuko dugu hilarrira krabelin bat eramanez. Denek dakigu zer gertatu zen, baina inork ez du ardurarik hartu. Inpunitatea da nagusi. Horretan ere zaharrak berri.