Lizarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko mar. 13a, 13:24

Lizarran badirudi posible izanen dela. EHBilduk, Geroa Baik eta PSNtik bota dituzten bi zinegotziek zentsura mozioa aurrera atera nahi dute. Boto aski badute, beraz, litekeena da aurki Koldo Leoz izatea Lizarrako alkate. Legegintzaldiaren azken txanpa Jorge Crespo sozialistari utziko diote.

Amorraturik dago PSN, ez baitu EHBildu gobernuan nahi. Crespok dio ez dela transfuga, Lizarrako PSNk erabakitakoa beteko duelako. Gogora ekarri dit Altsasu: PSNko zinegotziak kartzelan dituzten gazteen alde agertu ziren, eta berehala atera zen zuzendaritza hori isiltzeko. Orain PSNk ez du zinegotzirik han.

Bien bitartean, Iruñean, hipotesi bezala ere ez dugu ikusten PSNko zinegotzien iritzi aldaketa. Maite Esporrin bezalakoekin, PSN lasai egon liteke. Navarra Sumak ez du botererik galduko. Bitxia da, PSNk gobernatu baitezake EHBilduren laguntzaz, baina ez alderantziz. Bitxia, edo harrokeria hutsa. Eman beharko luke zer pentsa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!