Gure hatsa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko ots. 21a, 11:48

'Komunitatea hats bahiturik' bere liburua hizpide izan zuen asteazkenean Ainize Madariagak. Zaldiko Maldikon izan zen hitzordua. Liburuan zuberotar baten bizipenak aipatzen dira: bost urterekin eskolan sartu, eta frantsesez aritzera behartu zuten. Horregatik, bi urtez mutu egon zen. Trauma horrek bere bizitza osoan eta bere osasunean izan du eragina. Euskara bahitu zioten, eta apnea eragin.

Berdin gertatu zitzaion Iruñeari. Mutu utzi zuten, gaztelera erabiltzera beharturik. Psikoterapeutarik gabe bada ere, hiri buruzagia ari da hatsa berreskuratzen.

Igandean apnea gainditu eta egun batez kokoek hartuko dituzte Alde Zaharreko karrikak. Mutu nahi bagaituzte ere, ozen altxatuko du ahotsa Iruinkokoak, kokobeltzak isiltzerik ez baitago. Eta horretan gabiltza, sortuz, euskaratik eta euskaraz, eraginez, gure hatsa berreskuratu nahian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!