'Ez iezadazu hizkuntza aldatu'. Hala dio Kataluniako zenbait etorkinek katalaneraren alde bultzatutako kanpainak. Zera eskatzen dute: pertsona ezezagunari ere katalaneraz egitea, nahiz eta itxurarengatik edo zernahi aurreiritzirengatik katalanera ez dakiela pentsatu. Zergatik ez du ba, jakinen?
Berehala hasi dira neurrigabe handitutako polemikak espainiazaleen ahotatik: supremazistak, arrazistak, xenofoboak...
Bien bitartean, Nafarroan ohartu gara, oraindik ere, asko izanen direla euskara ikasiko ez duten haurrak. Eta, hala ere, komeni da aurreiritziak etxean gorde, eta ezezagunari lehenbiziko hitza euskaraz egitea. Esanen dute Euskaraldia arrazista dela eta Ariguneak supremazistak. Haiek gaztelera nahi dute ororen gainetik. Guk euskara nahi dugu herri multikulturalaren lokarri.