Kaldereroak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko urt. 31a, 11:53

'Kaldereroak, Iruñeko blackface-a?' Galdera horrekin erakarri eta lepo bete zuten asteazkenean Kondestablearen jauregiko 9. aretoa. Gaz Kalo, SOS Arrazakeria eta EH11 Kolore elkarteek gogoetaren metxa piztu zuten kaldereroen bestaren inguruan.

Paioek besta ikusten dugun tokian, beste zerbait ikusten baitute ijitoek: paioek ijito mozorroa janzten dugu, ijitoen estereotipoak elikatuz eta haien kultura jostetarako aitzakia bihurtuz. Haien aldeko besta balitz, litekeena da haiek ere parte hartuko zutela. Normalean ez da horrela, aitzitik.

Askotan zaila egiten zaigu onartzea hain barneraturik dugun arrazakeria, euskaldunok sentsiblitate gehiago izan beharko genukeen arren. Irudika ezazue Madrilen urtean behin "euskal besta" eginen balute. Madrildarrak, ustezko euskal jantziekin mozorroturik, harri erraldoiak jasotzen edo pilotak ezker-eskuin botatzen, azento arraro batekin solasean, euskarazko lauzpabost hitz tartekatuz, eta eskuak gora gureen antzeko dantzak egiten saiatzen. Ez liguke grazia izpirik ere eginen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!