Bazterretik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2020ko urt. 24a, 11:44

Iruñeko Udalak antolatuak ziren Pirritx, Porrotx eta Marimototxen emanaldia eta Paola Damontiren hitzaldia, baina Enrique Mayak debekatu ditu azkenean.
Hasieran pentsatu dut jarrera baldarra zela alkate jaunarena. Zentsurarekin kontrako efektua lortuko zuela, hau da, Anaitasuna lepo bete zen moduan beteko dela Katakrak. Gero ohartu naiz zentsura ez dela helburua, bazterketa baizik.

Ez dio inporta euskaldunek, feministek edo LGTBI komunitateak baliabide gutxirekin zer antolatzen duten. Berdin zaio kalera ateratzen bagara, zaparrada ari duela, udaletxeko aterpea itxita dugun bitartean. Marra gorri lodi bat paratzen ari da lurrean. Alde batean nahi ditu pertsona normalak. Bestean, zokoratuak, marginalak, anormalak.

Ateak Itxi dizkigu. Debekatzen duenak dio sektarioak garela. Eskolan dotrina erakutsi nahi duenak dio adoktrinatzen dugula. 

Badirudi gure alkateak ez dituela euskal pailazoak maite. Ezta emakumeen orgasmoak ere. Hori bai, iruindarrok haren morala urratu ez dezagun, udal pina erabiltzeari gustua hartu diola iduri du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!