Enbor beretik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko abe. 20a, 13:07

Horra Mari Domingi, begira horri... Horixe kantatu nahiko nioke. Izan ere, Iruñeko ikastetxe batean ikusi baitut: aulkian eserita dagoen Olentzero handi baten atzean, maniki txiki bat, zutik, eskuak bildurik, saski bati heltzen. Buruan ttuntturroa, zorionez aurpegia estali gabe.

Asko harritu nau irudiak. Batez ere, ikastetxe horretako sarrera Skolaeren eta berdintasunaren aldeko mezuz josirik baita. Eta hor urratua: bikote heteronormatiboa, genero estereotipo guzien paradigma.

Dirudienez, Lesakatik hartu zuten eredua Iruñekoek, eta Euskal Herri guzira zabaldu zen Olentzero ikazkinaren irudikapena, merkatuaren atzaparretan Bizarzuri txepel... txapeldun eta bakar bihurtu dena. Baina, haize berria dabil Iruñean. Olentzero emakumea atera dute dagoeneko Dugunak eta Mendebaldeko auzokideek, eta Oberenak norma jarraitzen ez zuen panpina. Posible da erroetara itzuli, eta gure Olentzero berreraikitzea: generodun edo gabea. Disney Olentzero sortu zen enbor beretik sortu daitezke besteak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!