Esnatu!

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko urr. 11a, 11:53

Ezustean, beste alde batera begira edo ez dakit nola, baina euskararen dekretuaren kontrako epaiak harrapatu egin gaituela uste dut. Kolpeei berehala erantzun behar zaielakoan nago. Atxiloketa bat? Elkarretaratzea biharamunean edo egunean bertan. Bidezkoa ez den epai bat? Kalera berehala. Mobilizazio handiagoak prestatzeko izanen da denborarik gero ere.

Ez da hala izan euskararen aferan. Joan den asteartean izan genuen kolpe judizialaren berri, eta astelehen honetan eman zaio lehenbiziko erantzuna: dozenaka batzuk, UGTren egoitzaren aurrean, pentsiodunen elkarretaratzearen ordu berean, 'Euskaraz bizi nahi dut' karteltxoak eskuan. Ahul ikusi dut euskalgintza protestan, eta erantzuteko erreflexurik gabe. Kontseiluak hil honetan eginen duen manifestazioan izanen dugu hori zuzentzeko aukera.

Eraso gehiago etorriko dira. Euskara jopuntuan dute, eta indartsu behar dugu egon. Bada garaia lau urteko lozorrotik esnatzeko. Sumindura eta haserrea bideratzeko gai izan behar dugu. Esna gaitezen, edo konturatzerako, euskara berriz dugu zokoan, etxeko sukaldeetan gorderik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!