Duela hogei urte Morfeok bi pilula eskaini zizkion Neori Matrix filmean: gorria edo urdina. Urdinak dena ahantzi eta gezurrean lasai bizitzeko aukera ematen zuen. Gorriak egia gordina zekarren.
Adituek, berriki, bi pilula paratu dizkigute begi aurrean. 2.100 urterako itsaso maila metro bat igo liteke. Klima aldaketaren aferan pilula urdina hartu dezakegu, eta orain arte bezala arazoa ezkutatu bere ondorioak gure aurpegian lehertu arte, edo har genezake pilula gorria, eta, behingoz, benetan, esku hartu eta arazo larriari aurre egin.
Utikan jantzi berdea mikrofonoz eta fokuz josiriko jaialdietan baizik janzten ez duten politikariak. Utikan gehien kutsatzen duten ke beltzak zuritu nahian dabiltzan enpresa erraldoi asegabeak. Ez dago denborarik. Agortu da. Bi aukera baizik ez daude: Lurra suntsitzen jarraitu edo zulora garamatzan sistema kapitalista hau suntsitu.
Zein pilula nahi duzu?