Nafarroari kendu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko ira. 23a, 09:55

Alesbes herriaren sarreran kartel more bat dago, Nafarroako hainbeste herritan bezala. Herriko armarria ageri du, eta mezu argia: 'Alesbesek ez ditu eraso sexistak onartzen'. Gazteleraz eta euskaraz mintzo da. Tira, euskarazko testua ezkutatu berri dute. Joan den astean euskal hitzen gainean beste hitz batzuk itsatsi zituzten: 'Alesbesek ez ditu ETAren hilketak atzendu'. Mari Carmen Segura Alesbesko alkateak paratu du mezu berria. Hala argitu digu Daniel Cuesta Berriozarko Navarra Sumako bozeramaileak Twitterren. Euskara ezabatu du Navarra Sumak. Euskara ETArekin alderatu du Navarra Sumak. Batu ez, kendu egiten du koalizioak. Euskarari tokia kendu. Elkarbizitzari tokia kendu. Eta horretarako betiko estrategia zaharra. Berdin Alesbesen, berdin Iruñean: ETArekin estaltzen dute dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!