Nafarroan, pertsona batzuei auzokoa salatzeak ematen dien gozamen ia orgasmikoa aztertzeko modukoa dea. Auzokoa salatuz sortu zituzten 'sorginen' zerrenda beltzak 1609an, 'gorrien' zerrenda beltzak 1936an, eta atxilotutakoak torturatuz 'terroristenak' azken hamarkadatan. 2019an hezkidetza dute miran. Azkenik lortu zuten Skolae programaren bultzatzaileen zerrenda (haien eskuetan beltza), eta jo dute epaitegira.
Munizio guzia erabili dute: ipuin surrealistak asmatu, hezkuntza kontseilaria 'ohartarazi', egunkari azal eta orri parrasta argitaratu... eta azkenik, kriminalizazioaren sastaka: epaitegiak. Auzitegian eserita nahi dituzte, argazki hori behar dute sozialki eta politikoki gelditzerik izan ez dutena gelditzeko.
Argumenturik ez dagoelarik (edo argumentuak besteek nekez onartuko dituztelarik) difamatzea bezalakorik ez da.Sorgin ehiza, Nafarroan.