Hauteskundeak 2019

Hala bazan edo ez bazan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko mai. 31a, 12:02

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan. Laukoaren gobernuak egin du han eta hemen, Nafarroako Gobernuan eta hiri edo herri nagusienetan. Ipuin gehienek badute bukaeran ikasgaia, baina oraingoan ez dakit sobera ongi ulertu dudan. Agian, ez ginela hainbeste, Angel Errok hemen esan zuen bezala.

Pozarren ikusi genituen PSN eta Navarra Sumako kideak hauteskunde gauean, kasu batzuetan galtzetan sartu ezinik: Maite Esporrin Agur Asiron-ka, edo Enrique Maya "normalen gobernuaz" solasean.

Baina oraingoz inork ez du aski babesik, eta kartak ongi jokatu behar dira. Izan ere, afera ez da gobernura lehenbailehen ailegatzea, lau urtez mantentzea baizik. Eta hori lortzerik ez bada, pentsatu nahiko nuke jendea gogoratuko dela aurreko gobernuak iraun zuela. Ea erregimenaren irribarreek zenbat irauten duten. Bien bitartean, ez prestatu palomitak, prestatu barrikadak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!