Bitxia litzateke saskibaloi jokalari bati jokatzeko debekua jarriko baliote altuegia izateagatik. Are, eskandalagarria litzateke bere altuera murrizteko neurriak hartzera behartuko balute. Pentsa esanen balute gainerakoekiko abantzaila duela, bere altueragatik.
Hain argi ikusten dena, zer lauso bihurtzen den binarismoa jokoan sartzen zaigunean. Caster Semenya atletari gertatu zaio. Bere gorputzak naturalki testosterona gehiegi sortzen duelakoan, ezinen du lehiatu. Hala ebatzi du Nazioarteko Atletismo Federazioak. Hormona horiek gutxitzeko tratamendua hartuta utziko diote soilik. Izan ere, gainerako emakumeekin alderaturik, "abantaila" duela dio.
Lehiatzeko testosterona maila zehaztu die federazioak emakumeei. Haien ustearen arabera, ez baitu oinarri zientifikorik.
Bere gorputzaren kontra. Bere izatearen eta duintasunaren kontra. Zentzuaren kontra eta zientziaren kontra. Testosterona gehiegi Atletismo Federazioan. Edo hobeki esanda, gizonkeria gehiegi.