Maiatzaren lehena

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko mai. 3a, 12:22

Aurten ere, nor bere aldetik aritu da Maiatzaren Lehenean. Batasunarena ez da gure bertuteetako bat, bistan da.

LAB sindikatuak eguerdian zuen hitzordua. 20 minutuko atzerapenarekin ekin zion manifestazioari, eta, beraz, beste manifestazio batekin egin zuen topo irteeran, Gazteluko plazan. CGT, CNT, ESK, Solidari eta Steilas sindikatuak ziren. Haiek pasa arte zain egon behar izan zuten LABekoek. Txalo artean hartu zituzten, hala ere.

Vianako Printzea plazan, berriz, UGT eta CCOOrekin egin zuen topo LABek. Lehenbizikoek esperatu behar izan zuten orduan. Txalorik ez, tartean. ELAren bideak ez zuen bat egin gainerakoekin. Hala ere, haien bandera berdeak ikus zitezkeen kale batzuk harago.

Eta halaxe ibili ziren, denak kale beretatik, baina nahastu gabe. Bien bitartean, afiliatu gabeko langileak nora jo jakin gabe. Eskerrak eskubide berez ari garen, eta eskerrak klase berekoak garen. Eskerrak 364 egun dauden norberak bere bidea egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!