Zein errez exijitzen dugun, eta zenbat kostatzen zaigun barkamena eskatzea. Txikitan, adibidez, nori ez diote exijitu barkamena eska dezan? Gurasoek, irakasleek... edozein autoritatek. Eta askotan guk men egin, nahiz gogoz kontra. kAlderantziz ez zen gertatzen, botererik ez duenak ezin dio barkamenik exijitu boterea duenari.
Mexiko ausartu da: barkamena eskatzeko exijitu dio Espainiari kolonialismo garaiko krimenengatik. Harrotu da Madril. Ezetz, nola eskatuko du bada barkamenik erresuma handiak? Haienak ez dira krimenak. Akatsak, gehienez jota.
Esanak esan, Espainiak hamaika kontu ditu kitatzeko. Euskaldunekin haietako asko. Baina, agian gure posizioaren jakitun, guk ez dugu barkamenik exijitzen. Guk aitortza galdegin ohi dugu. Ezin baita barkamenik eskatu egin denik ere aitortu ez den horrengatik.