Euskal ituna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko mar. 18a, 11:39

Eskuin espainiazaleek Nafarroan sinatutako ituna "interesgarria" eta "zentzuduna" dela esan du Alfonso Alonso Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko presidenteak. Gauza bera egin nahiko luke Ciudadanosekin Hegoaldeko gainerako probintzietan. Helburua argi dute han eta hemen: ez dute boto bat bera ere alferrik galdu nahi.

Bien bitartean, Nafarroako aldaketaren indarrak trikornioaren itunaz ari dira etengabe: Nafarroa saldu dutela, foruek piperrik ez dietela axola... Baina inork ez dio erantzuten inporta duen galderari: Zer eginen duzue orain? Zer estrategia duzue legegintzaldia errepikatu ahal izateko? Izan ere, boto parrasta alferrik galdu litezke.

Bitxia bada ere, eskuin espainiazaleak euskal lurraldetasuna onartu du, zeharka bada ere. Espainian onargarria ez den ituna, zoragarria baita Hego Euskal Herrian. Paradoxikoa. Aldaketakoak mirari baten esperoan, eta espainiazaleek euskal ituna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!